Munduan biztanle gehiegi daude. XX. mendearen hasieran 1600 milioi biztanle zeuden eta mende horren amaieran 6000 milioitik gora igo zen kopurua, baina oraindik biztanleria kopurua igotzen ari da.
Hazkunderik handiena: Afrika, Asia, Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako herrialde txiroetan gertatu da.
Seme-alaben kopurua txikitzeko, hainbat soluzio daude. Horietatik hiru espezialki onartu ditugu.Horietatik lehenengoa seme-alabak edukitzea baina ez hainbeste. Bigarren ideia, onartzen duten herrietan, herri osoan 4 seme-alaba eduki ahal direla urtean. Azkenik hirugarren ideia da mutilak kondoia jartzea seme-alabak ez edukitzeko.
Gehien gustatu zaigun soluzioa kondoiarena izan da.
Ideia hori gustatu zaigu sexu harremanak eduki ahal direlako seme-alabarik eduki gabe.
Datorren astean otsailaren 5ean Santa Ageda edo Agate deuna eguna izango da. Otsailaren 4an Santa Ageda bezperan, urtero legez, makila hartuta kantari aterako gara Lapueblako kaleetan barna. Batzuk dagoeneko ahaztuta izango dugu jantua eta entsaio orokorra baino lehen, aukera duzue etxean lasai-lasai kantua gogoratzen eta prestatzeko.Bide batez, letra ere baduzue kantuan aritzeko, OK?
Ala, animo eta aurrera!! Muxu handi bat!!
1.
ZORION ETXE HONTAKO DENOI
OLES EGITERA GATOZ
ATERIK ATE OHITURA ZAHARRA
AURTEN BERRITZEKO ASMOZ
EZ GAUDE OSO ABERATS DIRUZ
EZTA ERE OINETAKOZ
BAINA EZTARRIZ ONDO GABILTZA
TA KANTA NAHI DUGU GOGOZ (berriz)
2.
SANTA AGEDA BEZPERA DUGU
EUSKAL HERRIKO EGUNA
ETXE GUZTIAK KANTUZ POZTEKO
AUKERATUA DEGUNA
SANTA MAITEA GAUR HARTU DUGU
GURE BIDEKO LAGUNA
HAREN LAGUNTZAZ BETE GENTZAKE
EGUN HONTAKO JARDUNA (berriz)
Entzun ezazue tolosako Samaniego ikastetxeko ikasleek zelan egiten duten.
Aurten ere gabonak iristear daudela gabon kanten emanaldia izango dugu datorren asteartean abenduaren 22an 11:3otan, ikastolan. LH 5. mailakoei egokitu zaigun kantua “Horra Mari Domingi” izan da. Ez dakigu zelan aterako zaigun, baina entsaiatzen hasteko hona hemen Tolosako Samaniego ikastetxeko neska-mutikoek nola kantatzen duten. Ala maj@s, hasi entsaiatzen. Eztarriak berotu eta afinatzen hasi: Bat-bi ha-si!
Txanelako bigarren unitatean Euskal Herria aztertzen ari gara eta Euskal Herriaren kokagunea azaltzen ahalegindu gara. Guzti honen emaitza bideo batean jaso dugu. Inoiz atzerritar batek “Non dago Euskal Herria?” galdetuz gero, badugu zer erantzun.
Urtero bezala, 1948tik Eusko Ikaskuntza elkartearen ekimenaren ondorioz, euskararen nazioarteko eguna ospatuko da abenduaren 3an. Txanelako irakurgaietan honen berri izan dugu eta egun honetarako bertso bat asmatu dugu.
Samaniego herri txikia da eta gutxi gora behera 300 biztanle ditu. Azkenaldian konponketa ugari egiten ari dira herrian eta horren berri eman nahi dizuegu.
Udaletxea eraberritzen ari dira, itxura jatorrago eta berriago izan dezan. Taberna berri bat irekiko dute herrian giro hobea izateko eta eskolako kanpoko hormak konpontzen ari dira. Herria hankaz-gora dago, baina espero dugu laster obra horien emaitzak samaniegotar guztiek ikustea.
Iker, musikako irakaslea eta LH 5. mailako tutorea, eta Maite, matematikako irakaslea eta LH 3. mailako tutorea, elkarrekin ezkonduko dira datorren urtean. Berri gehiago datorren asteotan izango duzue.
Astroak, unibertsoan dauden berezko gorputzak direla ikasi dugu, halanola, izarrak, planetak, kometak, asteroideak, planeta nanoak, sateliteak, etab. Batzuk berezko argia dute: Izarrak edota kometak kasu, planeten mugimenduekin ere flipatu dugu: errotazioa eta translazioa. Unibertsoaren sorrerari buruzko teoriak: Big-bang-a etab… Baina bereziki harritu gaituena, batez ere, astroen izugarrizko tamaina izan da. Lurra planeta handia bada, izarren tamaina are handiagoa da eta egia esan, gure izarra, Eguzkia ez da izarrik handienetakoa. Horren adibide honako bideo-animazioa da: bertan Richard Strauss-en “Hala mintzo zen Zaratrusta” musikaz lagunduta hainbat planeta eta izarren tamaina agertzen da: Esteka klikatu eta flipatu!
Aste honetan bertsolaritza egin dugu, Iñigo deitzen den tipo jator batekin. Oso ondo pasatu dugu berarekin eta bertsoak egiten ikasi dugu. Hamabostean behin jarraituko dugu Iñigorekin klaseak ematen.
Azaroaren 2an interkulturalitate tailerra egiten hasi ginen eta astelehenetan eta asteazkenetan izaten da. Gure irakaslea Azahara deitzen da. Oso jatorra da eta berarekin umeentzako arauak egin ditugu eta gure aurreko ikaskidea marraztu dugu.