Artxiboa 2009 Azaroa 5th

Ongi etorri gure blogera

Osteguna, Azaroa 5th, 2009

Ongi etorriak Assa ikastolako LH 5. mailako ikasleon blogera. Blog honetan aurtengo ikasturtean Txanelan landuko ditugun hamaika gai, kontu eta txuxtumutxuak argitaratuko ditugu, baita ikasturtean zehar egingo ditugun ekintza ezberdinen albisteak jasoko ditugu eta ikasgelan egingo ditugun hainbat proiektuen berri izango dituzue.

Agur bero bat, LH 5. mailako ikasleak.

Txanela 5.1. ” Izarren hautsa! “

Osteguna, Azaroa 5th, 2009

Kaixo berriro ere, aurten bosgarren mailan unibertsoko kontuekin hasi gara bueltaka: galaxiak, izarrak, Eguzki-sistema, planetak, asteroideak, sateliteak, izar iheskorrak… Buf!! Hamaika lan egin dugu honen kontura eta egia esan aitzakia ” Izarren hautsa ” kantaren hitzak izan ziren. Honen harira ipuin bilduma bat osatzen gabiltza eta inspirazio iturria unibertsoaren misterioak eta fantasiak izan dira. Azken ukituak ematen ari gara eta honen berri ere izango duzue blogean. Bitartean, Ken Zazpi taldearen “Izarren hautsa” kantaren bertsioaren bideo-karaokea duzue ikusgai. Bertan, Euskal Herriko hainbat paisaia agertzen dira. Ongi izan!!