Artxiboa 2009 Azaroa 11th

Astroen tamaina dela eta…

Asteazkena, Azaroa 11th, 2009

Astroak, unibertsoan dauden berezko gorputzak direla ikasi dugu, halanola, izarrak, planetak, kometak, asteroideak, planeta nanoak, sateliteak, etab. Batzuk berezko argia dute: Izarrak edota kometak kasu, planeten mugimenduekin ere flipatu dugu: errotazioa eta translazioa. Unibertsoaren sorrerari buruzko teoriak: Big-bang-a etab… Baina bereziki harritu gaituena, batez ere, astroen izugarrizko tamaina izan da. Lurra planeta handia bada, izarren tamaina are handiagoa da eta egia esan, gure izarra, Eguzkia ez da izarrik handienetakoa. Horren adibide honako bideo-animazioa da: bertan Richard Strauss-enHala mintzo zen Zaratrusta” musikaz lagunduta hainbat planeta eta izarren tamaina agertzen da: Esteka klikatu eta flipatu!

http://www.youtube.com/watch?v=jyhT2v5DMwU

Bertsolaritza ikastolan

Asteazkena, Azaroa 11th, 2009

Aste honetan bertsolaritza egin dugu, Iñigo deitzen den tipo jator batekin. Oso ondo pasatu dugu berarekin eta bertsoak egiten ikasi dugu. Hamabostean behin jarraituko dugu Iñigorekin klaseak ematen.

Ane Jabalera 

02-bertsolaritza01-blog.JPG