Artxiboa Abendua, 2009

Gabon kanten emanaladia abenduaren 22an ikastolan

Ostirala, Abendua 18th, 2009

Aupa, gazteak:

Aurten ere gabonak iristear daudela gabon kanten emanaldia izango dugu datorren asteartean abenduaren 22an  11:3otan, ikastolan. LH 5. mailakoei egokitu zaigun kantua “Horra Mari Domingi” izan da. Ez dakigu zelan aterako zaigun, baina entsaiatzen hasteko hona hemen Tolosako Samaniego ikastetxeko neska-mutikoek nola kantatzen duten. Ala maj@s, hasi entsaiatzen. Eztarriak berotu eta afinatzen hasi: Bat-bi ha-si!

Euskal Herriaren kokagunea: Ahozko azalpena

Osteguna, Abendua 10th, 2009

     Txanelako bigarren unitatean Euskal Herria aztertzen ari gara eta Euskal Herriaren kokagunea azaltzen ahalegindu gara. Guzti honen emaitza bideo batean jaso dugu. Inoiz atzerritar batek “Non dago Euskal Herria?” galdetuz gero, badugu zer erantzun.

Agur eta oso ondo pasa bideoa ikusten.

LH 5. mailako ikasleak.

Badator abenduaren 3a: Euskararen nazioarteko eguna!!

Asteartea, Abendua 1st, 2009

Urtero bezala, 1948tik Eusko Ikaskuntza elkartearen ekimenaren ondorioz,  euskararen nazioarteko eguna ospatuko da abenduaren 3an. Txanelako irakurgaietan honen berri izan dugu eta egun honetarako bertso bat asmatu dugu.

Ondo pasa eta euskaraz mintzatu!!

LH 5. mailako ikasleak.