Artxiboa ‘Asteko berria’ Atala

Santa Ageda: “Zorion etxe hontako…”

Osteguna, Urtarrila 28th, 2010

 Datorren astean otsailaren 5ean Santa Ageda edo Agate deuna eguna izango da. Otsailaren 4an Santa Ageda bezperan, urtero legez, makila hartuta kantari aterako gara Lapueblako kaleetan barna. Batzuk dagoeneko ahaztuta izango dugu jantua eta entsaio orokorra baino lehen, aukera duzue etxean lasai-lasai kantua gogoratzen eta prestatzeko.Bide batez, letra ere baduzue kantuan aritzeko, OK?

Ala, animo eta aurrera!! Muxu handi bat!!

1.

ZORION ETXE HONTAKO DENOI

OLES EGITERA GATOZ

ATERIK ATE OHITURA ZAHARRA

AURTEN BERRITZEKO ASMOZ

EZ GAUDE OSO ABERATS DIRUZ

EZTA ERE OINETAKOZ

BAINA EZTARRIZ ONDO GABILTZA

TA KANTA NAHI DUGU GOGOZ (berriz)

 

 

2.

SANTA AGEDA BEZPERA DUGU

EUSKAL HERRIKO EGUNA

ETXE GUZTIAK KANTUZ POZTEKO

AUKERATUA DEGUNA

SANTA MAITEA GAUR HARTU DUGU

GURE BIDEKO LAGUNA

HAREN LAGUNTZAZ BETE GENTZAKE

EGUN HONTAKO JARDUNA (berriz)

 Entzun ezazue tolosako Samaniego ikastetxeko ikasleek zelan egiten duten.

Gabon kanten emanaladia abenduaren 22an ikastolan

Ostirala, Abendua 18th, 2009

Aupa, gazteak:

Aurten ere gabonak iristear daudela gabon kanten emanaldia izango dugu datorren asteartean abenduaren 22an  11:3otan, ikastolan. LH 5. mailakoei egokitu zaigun kantua “Horra Mari Domingi” izan da. Ez dakigu zelan aterako zaigun, baina entsaiatzen hasteko hona hemen Tolosako Samaniego ikastetxeko neska-mutikoek nola kantatzen duten. Ala maj@s, hasi entsaiatzen. Eztarriak berotu eta afinatzen hasi: Bat-bi ha-si!

Badator abenduaren 3a: Euskararen nazioarteko eguna!!

Asteartea, Abendua 1st, 2009

Urtero bezala, 1948tik Eusko Ikaskuntza elkartearen ekimenaren ondorioz,  euskararen nazioarteko eguna ospatuko da abenduaren 3an. Txanelako irakurgaietan honen berri izan dugu eta egun honetarako bertso bat asmatu dugu.

Ondo pasa eta euskaraz mintzatu!!

LH 5. mailako ikasleak.

Samaniego obretan

Asteartea, Azaroa 24th, 2009

           Samaniego herri txikia da eta gutxi gora behera 300 biztanle ditu. Azkenaldian konponketa ugari egiten ari dira herrian eta horren berri eman nahi dizuegu.

Udaletxea eraberritzen ari dira, itxura jatorrago eta berriago izan dezan. Taberna berri bat irekiko dute herrian giro hobea izateko eta eskolako kanpoko hormak konpontzen ari dira. Herria hankaz-gora dago, baina espero dugu laster obra horien emaitzak samaniegotar guztiek ikustea.

Ane Martinez, Oihane Riaño,

Nagore Sánez de Samaniego eta Iraultza Urkiza.

03-samaniegoko-obrak-01-400-x-300.jpg

               Udaletxeko konpontze lanak

 03-samaniegoko-obrak-2-400-x-533.jpg

       Taberna berria irekiko duten lekua

 

03-samaniegoko-obrak-5-400-x-300.jpg

                      Eskolako konponketak

Bertsolaritza ikastolan

Asteazkena, Azaroa 11th, 2009

Aste honetan bertsolaritza egin dugu, Iñigo deitzen den tipo jator batekin. Oso ondo pasatu dugu berarekin eta bertsoak egiten ikasi dugu. Hamabostean behin jarraituko dugu Iñigorekin klaseak ematen.

Ane Jabalera 

02-bertsolaritza01-blog.JPG


Interkulturalitate tailerra Lehen Hezkuntzan

Asteartea, Azaroa 10th, 2009

Azaroaren 2an interkulturalitate tailerra egiten hasi ginen eta astelehenetan eta asteazkenetan izaten da. Gure irakaslea Azahara deitzen da. Oso jatorra da eta berarekin umeentzako arauak egin ditugu eta gure aurreko ikaskidea marraztu dugu.

Iraultza Urkiza

Interkulturalitatea