Txanela 5.1. ” Izarren hautsa! “

2009 Azaroa 5th by iolabarrieta

Kaixo berriro ere, aurten bosgarren mailan unibertsoko kontuekin hasi gara bueltaka: galaxiak, izarrak, Eguzki-sistema, planetak, asteroideak, sateliteak, izar iheskorrak… Buf!! Hamaika lan egin dugu honen kontura eta egia esan aitzakia ” Izarren hautsa ” kantaren hitzak izan ziren. Honen harira ipuin bilduma bat osatzen gabiltza eta inspirazio iturria unibertsoaren misterioak eta fantasiak izan dira. Azken ukituak ematen ari gara eta honen berri ere izango duzue blogean. Bitartean, Ken Zazpi taldearen “Izarren hautsa” kantaren bertsioaren bideo-karaokea duzue ikusgai. Bertan, Euskal Herriko hainbat paisaia agertzen dira. Ongi izan!!